Ekofeminismoa gauzatzen duten eta gaur egun Espainiako estatuan garapen-prozesuan dauden ekimenak aztertzean eta ikertzean datza proiektua. Proiektu horiek mapa batean bildu eta ikusarazi nahi dira, beren arteko lotura errazteko eta aliantzak eratu eta bata besteari lagun diezaioten beren borroketan. Beste helburuetako bat da jende gehiagori erakustea bizitzeko moduen erreferentzia posibleak, pertsonak eta natura zaintzeari lehentasuna ematen dizkiotenak.
Horretarako, informazioa bildu aztertu eta ekimen bakoitzaren datuak adierazten dituen mapa batean eratzen da. Mapa horretan irabazi asmorik gabeko esperientziak baino ez dira gehitzen, bilatzen den beheranzko izaerarekin bat eginez. Proiektuen bilaketa errazteko, jarduera nagusien eta lan-arloen arabera iragaz daitezke.
Ulertzen dugunez, ekofeminismoa bizitzarako ordezko aukera bat da, gaur egungo gizarte kapitalista eta patriarkalaren ereduari erantzuna emateko beharrezkoa dena. Esperientzia horiek ekofeministatzat jotzeko, galdetegi bat erabiltzen dugu. Horien bidez, proiektuen kanporanzko jarduna eta beren barne-funtzionamendua islatu ahal da. Ikerkuntza horretan, opresio-ardatzek dituzten ikuspegi posible sorta handia ikusi dugu. Horregatik, proiektuen balioak izan behar dira, besteak beste, ekologismoa, feminismoa, antirazismoa eta sekzioartekotasuna.