Hasiera

Ongi etorria ematen dizugu SETEM Hego Haizearen Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresura. Kontsumo kritikoaren, arduratsuaren eta eraldatzailearen esparruan nahiz ekonomia sozial eta solidarioaren arloan ikuspegi feminista gehitzeko eta ikasteko topagunea da. Jokoaren arauak aldatzeko espazioa.

Urriaren 20an, 21ean eta 22an ospatuko dugu bigarren edizioa. Oraingoan, linean egingo dugu erabat.

Lan-ardatzak

Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresu bat da, hitz horren benetako esanahia bere egin nahi duena. Kon-gresu: «bildu eta elkarrekin urratsak egin» (hori da kon-gresuaren asmoa: `congredi´ –elkarrekin joan, bildu). Aditz latindar hori «con-» (elkarrekin) aurrizkiaz eta «gradi» (urratsak egin, ibili) aditz sinpleaz osatzen da.

Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresuak lau lan-ardatz edo ildo izango ditu.

Alternatibak krisiaren aurrean intersekzionalitatetik

Zer ageri da COVID-19aren krisiaren ondorioz? Publikotik eta kolektibotik abian.

Erakunde bizigarri eta bideragarriak

Bizitza erdigunean eta feminismoak erakunde-kultura berri baterako gida bezala.

Indarkeria kontsumitzen dugu?

Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo eraldatzailea sortzeko gakoak.

Pribilegioak mahai gainean

Sexu- eta genero-aniztasuna eta dekolonialitatea eta antirazismoa kontsumo eredu alternatiborako ekonomia sozial eta feministaren ikuspegitik.

ANIMATZEN ZARA?
Eman izena doako kongresuan