Feria de experiencias

Docuweb Fabricando Mujeres

Docuweb Fabricando Mujeres

FABRICANDO MUJERES WEB-DOKUMENTALA plataforma interaktibo bat da «Fabricando mujeres» dokumental linealean oinarritu dena. www.fabricandomujeres.org. Parte hartzeko espazioa da, pertsonei eta kolektiboei salaketarako eta ordezko ekimenak proposatzeko toki bat ematen diena kontsumitzeak indarkeria matxistarik ez eragitearen aurrean, eta Kontsumitzen al dugu indarkeria? I  eta II  ikerketetan oinarrituta dago –SETEM Hego Haizeak egin ditu ikerketak–.

Al Borde Films-ek egin du SETEMen ikus-entzunezko proiektu hori.

Webgune horren HELBURUA zen partaidetza-espazio hedatua sortzea, taldeka benetako ordezko aukerak antzemanez, azterketa hazten jarrai zezan eta kontsumoaren bidez egunero jasotzen ditugun indarkeriei aurre egiteko tresnak planteatzeko.

«Fabricando Mujeres» dokumentaletik abiatuta sortu da espazio hori. 2019ko amaiera aldera estreinatu zen, eta SETEMen Kontsumitzen al dugu indarkeria? ikerkuntzan oinarritzen da. Ikerkuntza horretan ondorioztatu zenez, zaila da kontsumoaren baitan dauden indarkeria matxistak antzematea, gizartean naturalizatuta, barneratuta eta normaltzat hartuta baitaude. Dokumentalak agerira ekartzen ditu indarkeria horiek zeintzuk diren eta emakumeen bizitzan dituzten ondorioak.

Dokumentalean eta ikerketaren lehen fasean 3 kontsumo-ohitura aztertu dira, bai eta indarkeria matxistak horiengan duen eragina ere:

  • Estetika
  • Etxea
  • Mugikortasuna

Gainera, 2020an beste kontsumo-ohitura batzuk aztertu ditugu, indarkeria matxisten zabaltasuna ikustera emateko aukera eman digutenak:

  • Fikziozko serieak
  • Teknologia mugikorraren erabilera
  • Kontsumo energetikoa etxeetan

Hiru arlo horiekin sare gehiago sortu ditugu, eta horiekin elkarrizketatu gara eta hausnarketa egin dugu 3 ahalmen- eta eraldaketa-ardatz edo -maila horietatik paradigma aldatu beharraren inguruan. Gure ahaleginak bideratu ditugu aldaketa egingarria dela ikustera:

  • Aldaketa pertsonalaren ahalmenetik: arlo pertsonaletik zer erabaki hartu eta zer jardun egin ditzakegun modu kritikoagoan, arduratsuan eta jasangarrian kontsumitzeko eta hori eraldaketa-tresna izateko.
  • Talde-indarraren ahalmenetik: talde gisa nola osatzen garen giza bizitza eta planeta errespetatzen dituen kontsumo eredua sortzeko.
  • Jokoaren arauak aldatzeko ahalmenetik: kontsumo kapitalistaren oinarrien egitura aldatzerako orduan zeintzuk dira erantzukizun politikoak eta ekonomikoak.

Dokumental linealean eta elkarrizketetan gertatzen den bezala, dokumental interaktiboak bi mundu erakusten ditu, FABRIKA eta MAITEREN LANTEGIA, non modu aktiboan parte hartzeari tokia ematen zaion, eta, horrela, talde-lana sortzen den.

FABRIKA:

Kapitalismoaren bitartez gertatzen diren opresioak sinbolizatzen dira hemen. Hor aurkituko dugu ERREKLAMAZIOEN ARLOA, #nosfabrican traol-hitzarekin Twitter-en bidez egiten diren salaketak ikustera emateko tresna. Gure kontsumoaren bidez antzematen ditugun indarkeria matxistak agerian jarri eta salatuko ditugu.

MAITEREN LANTEGIA:

Maiteren lantegiaren barruan, ORDEZKO AUKEREN LABORATEGIA egongo da. Eguneroko kontsumoaren indarkeriei aurre egite aldera, batera eraikitzeko espazio interaktiboa da. Edonork bidali ahalko ditu bere ekarpenak bideo, artikulu edo, indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa sortzeko, interesgarritzat jotzen dituen beste material batzuen formatuarekin. Indarkeria matxistarik gabeko kontsumoaren alde lan egiten ari diren kolektiboen eta pertsonen lana aitortzeko.

Irakaskuntzak

Oso pozik gaude dokumental linealaren zein web-dokumentalaren emaitzekin.
Uste dugunez, hain proiektu handiari ekitean, oso garrantzitsua da arrazoibide eta hizkuntza berdina duten lankideekin batera aritzea. Kasu honetan, AlBorde Films-ekin aritzeari esker –esperientzia dute ESS eta feminismoetan–, askoz hobeto ulertu genuen elkar eta harreman naturalagoa eragin genuen.

Bestalde, «Fabricando Mujeres» proiektuaren tamaina dela eta, jarraipena egin behar zaiola eta denboran zehar iraun behar duela jakin behar dugu. Beraz, denbora eta baliabideak eskaini behar zaizkio. Horregatik, uste dugunez, proiektuari komunikazio-estrategia bat ematea garrantzitsua da, herritarrekin benetako interakzioa lortzeko. Tresna baliagarria izateko eta benetako eragina lortzeko xedez.

Azkenik, ezinbestekotzat jotzen dugu ezagutza trukatzeko espazioak sortzea, non, salaketak egin ez ezik, kontsumoaren barruko indarkeria matxistei aurre egiteko estrategiak, ordezko aukerak eta baliabideak proposatuko diren.

Hurrengo urratsak eta gomendioak hura ugaltzeko.

Sare sozialetan hedatzera ematea eta indarkeria matxistekin eta kontsumoarekin sentsibilizatuta dauden hainbat kolektiboren parte-hartzea sustatzea, bai eta gaian lan egiten hasi berriak diren kolektiboena ere. Komunikazio-estrategia sendotzea.
Eguneroko kontsumoaren barruko indarkeria matxistak salatzeko tresna bihurtzea, bai eta indarkeria matxistarik gabeko eguneroko kontsumoaren inguruko jardunbide egokiak antzemateko eta balioesteko ere.

Kontsumoaren indarkeria matxisten inguruko baliabide-gordailu bihurtzea.

Ekimenaren baliabideak

Partekatu
Parte hartzen duzun mota honetako esperientziaren bat partekatu nahi baduzu, deskargatu txantiloi hau, bidali informazioa kongresua@setem.org helbidera eta atal honetan erakutsiko dugu.