Feria de experiencias

COMBOS

COMBOS

  • Ekimena bultzatu duten izena

    Transis, Mía eta Pacifinio: Combos Hezkuntza Korporazioak (Corporación Educativa Combos) garatu du «Bizitza baketsu eta barneratzailerantz igaroz» (Transi-tando hacia una vida pacífica e incluyente) proiektua. Gloria María Bustamante Moralesek koordinatu du ikerkuntza, Verónica Coral Rojasek proiektua eta Sofía Villa Salazar gizarte-gaietako profesionalak eta Yessica Zuleta Trujillo artistak parte hartu dute.

  • Kokagunea

    Proiektua Kolonbian garatzen da, Antioquia udalerrian –herrialde osoan indarkeria gehien jasaten duenetako bat– eta Medellinen –herrialdeko bigarren hiririk garrantzitsuena Bogota hiriburuaren ostean–, eta esponentzialki hazi da azken 3 hamarkadetan, gatazka armatuen erruz, nekazaritza-guneetatik biztanle ugari joan direlako bertara. Proiektua hiriko bi komunatan egiten ari da: komuna 3 Manriquen eta komuna 10 La Candelarian. Horiek hautatu dira bertan haur ugari bizi direlako beren eskubideak urratzeko arriskuarekin eta emakumeen nahiz sexu eta generoko disidentzien aurkako indarkeria-maila oso altua delako.

  • Web-orria

    https://combosconvoz.org/

  • Harremanetarako

    Gloria Amparo Henao Medina: gerencia.combosconvoz@gmail.com

Hauxe da proiektuaren helburua: haurren eta gazteen artean sustatzea ordezko existentzia politikoen eta existentzia barneratzaileen bizipena eta antzematea; emakumeen, gizonen eta sexu- nahiz genero-orientazio ezberdinak dituzten pertsonen arteko berdintasunari laguntzeko.

Horretarako, 3 arazori helduko die:

  1. Emakumeen aurkako indarkeria
  2. Sexu- eta genero-orientazio ezberdinak dituzten pertsonen aurkako indarkeria
  3. Indarkeria naturalizatzea «gatazkak bideratzeko» bide gisa

Prestakuntzako, kudeaketa publikoko eta jakintza eragiteko eta gizarteratzeko estrategien bitartez egiten ari dira hori.

Proiekturako bi urteko epea erabaki da.

PRESTAKUNTZA-ESTRATEGIA

Prestakuntza-estrategia 100 haur eta gazteri zuzenduko zaio urtero, 7 eta 17 urte bitartekoei.

Urtean 11 hilabete hartuko ditu prozesuak, eta 3 ziklotan zatituko da, proiektuaren interes-gaiei helduta, hala:

  • Transis zikloa: Ziklo horretan sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzea eta harekiko jarrera barneratzailea sustatuko dira, nortasun abegitsuak bultzatze aldera.
  • Mia zikloa: Ziklo horretan emakumeen eskubideak sustatu nahi dira, nortasun bidezkoak bultzatze aldera.
  • Pacifinio zikloa: Ziklo horretan bakea eraikitzeko eta lurraldeak adiskidetzeko ekintzak sustatuko dira, nortasun bakezaleak eragite aldera.

KUDEAKETA PUBLIKOKO ETA KOMUNIKAZIOETAKO ESTRATEGIA

Estrategia hori pentsatu da kanpaina eta ekintza publikoak garatuz; horien bitartez, emakumeenganako, sexu eta generoko disidentziekiko errespetua zein lurraldeak adiskidetzeko ekintzak bultzatuko dira. Kanpaina eta ekintza horiek aurrez deskribatutako prestakuntza-ziklo bakoitza igaro ahala garatuko dira.

JAKINTZA ERAGITEKO ETA GIZARTERATZEKO ESTRATEGIA

Jakintza eragiteko eta gizarteratzeko estrategiaren bidez, ezaguera eragin eta partekatu nahi da, LGTBIQ+ haurren bizipenen inguruan gizartea sentsibilizatzeko. Horretarako, ikerkuntza-sorkuntza bat egiten ari dira 20 haur eta gazterekin (prestakuntza-zikloetan parte hartzen ez dutenekin). Prozesu horretatik eratortzen diren sorkuntzak espazio publiko ezberdinetan gizarteratuko dira.

Irakaskuntzak

Proiektua oraindik garatzen ari da, beraz, hemen deskribatutako irakaskuntzak garapeneko lehen urteari dagozkio:

  • Prestakuntza-zikloak ezin dira pentsatu gai bereiziak izango balira bezala, modu errizomatiko Hau da, bakea eraikitzea (Ziklo Pacificnio) ezinezkoa da baldin eta, gatazkak negoziatzeko aukera baketsuak pentsatzeaz gain, indarkeria mota denak baztertzen badira, adibidez, emakumeen edo sexu eta generoko disidentzien aurka adierazten direnak (Ziklo Mia eta Ziklo Transis).
  • Genero-rol nagusien inguruan haurrek eta gazteek duten imaginarioa eguneroko ekintzetan islatzen da. Horregatik, prestakuntza-estrategia ezartzeko, bizipen-pedagogiaren eredutik abiatu gara, aukera ematen baitigu arazoak zerrendatzeaz haratago joateko, alegia, gure eguneroko jardunak zalantzan jartzeko eta bizitako eta erreproduzitutako indarkeriak agerian jartzeko. Horretarako, didaktikak asmatu ditugu, esaterako, jolas kooperatiboak, autonarratibak, ereintza eta hizkuntza artistikoak, gure bizipenak muinean kokatzen dituztenak.
  • Funtsezkoa izan da emakumeen eskubideei eta sexu eta generoko disidentziei buruzko eztabaidak espazio kolektiboetan egin izana, horri esker, parte-hartzaileen artean harremana sortzea eragin baita eta esperientziak partekatzeko eta bata besteari elikatzeko aukera eman dielako. Horrez gain, beren lurraldeetan, lagunartean zein pribatuetan, bizitako indarkeriak agerian uzteko aukera ekarri du: etxean, kalean, ikastetxean, bikote-harremanetan, besteak beste.

Laguntzen ditugun haurrek eta gazteek bizi duten indarkeria-testuingurua dela medio, taldeak osatzean akordioak egin behar izan ditugu, taldeak osatzeko indarkeriarik gabeko negoziazioak egiteko aukera izateko. Baita taldeen dinamiken barruko gatazkak negoziatzeko aukera ere, taldeka aukera baketsuak aurkitzeko aukera pedagogiko gisa.

Hurrengo urratsak eta gomendioak hura ugaltzeko.

Proiektuak prestakuntza-zikloka garatzen eta kanpainak zein ekintzak ezartzen jarraituko du. Azken horiek eragina izango dute lurraldean bakea eta adiskidetzea eraikitzeko, emakumeen eskubideak babesteko eta sexu eta generoko disidentziak errespetatzeko eta gizarteratzeko.

Halaber, ikerkuntza eta sorkuntza prozesuari jarraipena emango zaio 20 gazterekin, LGTBIQ+ haurren bizipenen inguruan gizartea sentsibilizatzeko, espazio publiko ezberdinetan beren sormenak gizarteratuz.

Proiektuaren estrategia denak garatzen jarraituko dira Covid-19ak sortutako testuingurura egokituta, dela lineako topaketak eginez edo aurrez aurreko topaketak biosegurtasunaren protokoloak beteta eginez. Estrategiak bilatuko dira beti gure jarraitasuna bermatzeko, pandemia-testuinguru honetan, besteak beste, emakumeei eta pertsona disidenteei eginiko kaltea nabarmendu delako. Horrez gain, haur eta gazte gehiago errekrutatzen, erabiltzen eta lotzen ari dira talde armatuetan; errealitate horretan garrantzia handiagoa hartzen du proiektuak.

Ekimenaren baliabideak

Partekatu
Parte hartzen duzun mota honetako esperientziaren bat partekatu nahi baduzu, deskargatu txantiloi hau, bidali informazioa kongresua@setem.org helbidera eta atal honetan erakutsiko dugu.