Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresu bat da, hitz horren benetako esanahia bere egin nahi duena. Kon-gresu: «bildu eta elkarrekin urratsak egin» (hori da kon-gresuaren asmoa: `congredi´ –elkarrekin joan, bildu). Aditz latindar hori «con-» (elkarrekin) aurrizkiaz eta «gradi» (urratsak egin, ibili) aditz sinpleaz osatzen da.
Bigarren edizioa 2020ko urriaren 20an, 21ean eta 22an abiatu zen. Oraingoan erabat linean egin bazen ere, 2017an Gasteizen ospatutako kongresuaren formak eta metodologiak mantendu zituen, hura bezala, topagune kolektibo eraldatzailea izan zedin. Ikusi hemen nola joan zen lehenengo edizioa.
Feminismoak, ekonomia eraldatzaileak eta kontsumo kritiko eta arduratsua jarri genituen erdigunean. Harremanetan jarri genituen eredu berri bat eraikitzeko, non esparru publikoak dagokion ardura hartzen duen. Aldi berean kolektiboa (amankomuna), elkar errekonozimendua eta antolatzeko beharra aldarrikatu genuen.
Modu horretan, geure burua aztertu, jakinduria eraiki eta ikaskuntzak sortu ahal genituen. Era berean proposamenak, alternatibak eta esperientzia inspiratzaileak identifikatu ziren, bide horretan jarraitzeko.