SUGARA – SETEM HEGO HAIZEA

SUGARA – SETEM HEGO HAIZEA

Setem Hego Haizearen Barne Talde Feministak (GIF) izena eta “aurpegia” jarri dizkio erakundearen genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuari, erakundeko teknikarien eta boluntarioen artean haren jabetza sustatzeko.
Hamar zutabek eutsitako sua eta “Sugara” izena gogora ekartzen dituen irudiarekin, Setem Hego Haizea murgilduta dagoen antolaketa-aldaketaren prozesuari nortasun propioa eman nahi diote, eta horren bidez, Setem erakunde feminista bihurtzeko bidean aurrera egin nahi dute.
Sugarak suaren sugarra irudikatzen du: “Horrelakoa da gure antolaketa-kultura aldatzeko prozesua; suzko sugar bat, dena erakunde feminista baten alde egiteko, Setem Feminista baten alde”.